Iraume Nueva York da, Tokyo eta Buenos Aires. Baita Gasteiz ere, Biarritz eta Barakaldo. Autoilara bakoitzaren atzean ezkutatzen den metropolia da Iraume, gure herriko monumentuaren aurrean turistez inguratu eta atzerritar sentiarazten gaituena, aste bukaezin baten ondoren ezkutuko altxorrak oparitzen dizkiguna.
Iraume Nueva York da, Tokyo eta Buenos Aires. Baita Gasteiz ere, Biarritz eta Barakaldo. Autoilara bakoitzaren atzean ezkutatzen den metropolia da Iraume, gure herriko monumentuaren aurrean turistez inguratu eta atzerritar sentiarazten gaituena, aste bukaezin baten ondoren ezkutuko altxorrak oparitzen dizkiguna. Gaur egungo euskal metropolia da Iraume, edo izan zitekeena, edo izango dena...
Hemeretzi ipuinek osatzen dute Alexander Martinezen lehen obra, eta bertan fantasia izango da horren urrun ez dugun mundu berri hau ulertzeko giltza. Blues baten erritmoan egingo dugu dantza Iraumeko hiritarren artean, dragoi baten hegaldia jarraituz haurtzaroa atzean utzi, amesteko gai ez den gizagaixoari laguntzen saiatuko gara eta metropolitik ihesean iraganera doan autobusean bidaiatu. Istorio eta pertsonai ezberdinak erabiliz, estilo eta ahots ezberdinak uztartuz, Iraume osatzen duen gizartea bezain anitza den obra aurkezten digu idazle irundarrak.
Colección
CALEMBÉ
Código
2961293
I.S.B.N.
978-84-9189-060-7
Publicación
24/01/2019
Clasificación IBIC
FA
Formato
Papel
Páginas
208
Autor
Alexander Martinez Iturria
Alexander Martinez Iturria (Irun, 1989) Arkitektura eta Hirigintza ikasi zituen Iraumeko Unibertsitatean. Ikasketak bukatzera atzerrira joan zenean hasi zen metropoliaren izaera ulertzen, munduko beste puntan egon arren Iraumen jarraitzen zuela ulertzerakoan. Hirian galtzen hasi zenean aurkitu zuen literatura, eta hurrengo urteetan motxila bizkarrean eta koadernoa eskutan ibili zen hamaika herrialdetan, hamaika hizkuntza entzun zituen Iraumeko kaleetan, gutxika-gutxika bere irudia eraikiz joan zen. Baina Euskal Herrira bueltatu zen arte ez zion narrazio bilduma honi ekingo, aberrira bueltan konturatu baitzen herriko merkatalgune eta publizitate karteletan, abuztuan pintxopotea berea egiten duten turisten artean, edota goizeko zazpi t'erditan topoko bidaiarien begiradetan metropoliaren bihotza dabilela, konturatu baitzen geurean ere Iraume suspertzen hasia dela.