Oier Guillan Bermudez (Orereta-Larratxo, 1975)
Idazlea, kazetaria, antzerkigilea.
Mikelazulo kultur elkartean hasi zuen sormen-lanei loturiko bidea. Literaturan hainbat generotako lanak plazaratu ditu: poesiaren arloan Eskuen sustraiak (Susa) eta Elkartasun basatia (Susa) ditu azkeneko lanak, antzerkiaren arloan berriz Herio heroi/Arra. Arraroa (Artezblai) eta Mr. Señora (Txalaparta). Nobela eta saiakeraren arteko liburu hibrido bat ere plazaratu du aurten: Zauri Bolodia (Txalaparta).
2008tik Metrokoadroka kolektiboko kidea da, bertako lagunekin taularatu ditu Hura ez da lekua, Poza, Zertarako Hegoak, Su izan nahi, Salto, Zanbuia! eta Miss Karaoke bezalako lan eszenikoak. Dejabu, Anakrusa, Rouge Elea eta Kamikaz taldeen kolaboratzailea izan da, eta oholtza gainean arte diziplina ezberdinak uztartu dituzten Gabrielen lekua (2013) eta Nola belztu behar zuria (2014) proiektuetan parte-hartu du.
Libros de Oier Guillan Bermudez
Aire Ikusezina
Apúntate a nuestra newsletter
No te pierdas ninguna de nuestras novedades, noticias, lanzamientos y promociones